SASOIKO ELIKAGAIAK
Eguzkia, hotza, zaparrada… mahuka motza, txamarra potoloa, bainujantzia… Urtaroak eta meteorologiak garrantzi handia dute gure egunerokotasuneko erabakietan. Elikagaiekin, gauza bera gertatuko ote da? Zer uste duzue?
Unitate honetan, horri buruz ikasiko dugu, eta, horretarako, hainbat jarduera egingo ditugu.
Baina jarraitu baino lehen, hitz egin dezagun!
1. JARDUERA
Ondorengo jardueren bitartez, galdera horiek ongi erantzuteko gai izango zarete. Izan ere, unitate honetan, sasoiari eta meteorologiari buruz ikasiko dugu.
Batzuetan, sasoia eta meteorologia elementu kontrolaezinak dira. Antzezlanak ere halakoak dira. Horregatik, bukaeran, inprobisazio-ariketak egingo ditugu, bat-batekotasun hori menderatu dezazuen.