faseak ezagutzen

Zer moduz aritu zarete lehenengo unitatearekin? Erraza izan da ala zaila?

Tira, hasi gaitezen bigarrenarekin. Honetan, elikagaiek jasaten dituzten faseak ikasiko ditugu: ekoizten diren momentutik mahaira iristen diren arte.

Honen harira, eta antzezlanari begira, galdera azkar bat: zein dira antzezlan baten faseak? 

Baina, unitatearekin hasi aurretik, hona hemen berotzeko galdera batzuk: 

1. JARDUERA

liburua

– Zeintzuk dira zuen gustuko platerak? Eta gutxien gustatzen zaizkizuenak? 

– Tokian tokikoak direla esango zenukete edo bestelako jatorria dute? 

 

AURREIRITZIAK

2. JARDUERA

Materialarekin hasi aurretik, hautatu hurrengo bi aukeretatik bat: 

  • Tokiko tomatea, Eusko Label etiketa duena. Etxe azpiko dendan saltzen da, kiloa 4 €-an. 
  • Brasilen ekoitzitako tomate gorri-gorri perfektu bat, inongo etiketarik gabea. Auzoko supermerkatuan saltzen da, kiloa 1,89 €-an. 

Zein aukeratu duzue? Zergatik? 

Unitatearen amaieran, iritzi bera izango duzue edo aldatu egingo da? Ikusiko dugu! 

liburua