ETIKETEK ZER DIOTE?

Aurrera jarraitu aurretik, test bat egingo dugu. Gaiari buruz zenbat dakizuen jakin nahi dugu. Lasai, laburra izango da.  

Ireki lan-koadernoak, eta egin ariketa.

liburua

 

5.  JARDUERA

– Zerk agertu behar du etiketa batean produktua ekologikoa dela ziurtatzeko?  

– Zer erakundek ematen du zigilu hori?  

– Badakizue nolakoak diren Europar Batasuneko edo Euskal Autonomia Erkidegoko zigiluak? 

Orain, denon artean zuzenduko dugu. Nork hasi nahi du?  

Ikusi duzuenez, etiketa guztiek ez dute gauza bera adierazten. Era berean, kolore berdea erabiltzeak ez du zertan esan nahi produktua ekologikoa denik.  

Hori dena hobeto ulertzeko, bideo hau ikusiko dugu: