ETIKETAK ZER DIO?
Etxetik ekarritako etiketek edo merkatukoek informazio asko eskaintzen digute. Baina badakizue informazio hori irakurtzen?
Behin informazioa irakurrita, lan-koadernoko galderak erantzungo dituzue.
7. JARDUERA
Ba al dago sasoikoa ez den elikagairik?
Posible al da sasoiko eta tokian tokiko elikagai bat Euskal Herritik kanpo ekoiztea eta gurean saltzea?
Nola gertatzen dira gauza hauek?
Zer moduz moldatu zarete galderekin? Ezagutzen al zenuten etiketetan agertzen den informazioa?