EKOIZPEN EKOLOGIKOAN MURGILTZEN
Orain, lehenik, bideo bat ikusi eta bikoteka galdera batzuk erantzungo dituzue. Egon adi!
3. JARDUERA
– Zer ulertu duzue nekazaritza/abeltzaintza ekologikoaz?
– Nola sentitzen dira nekazariak eta abeltzainak hartutako erabakiarekin?
– Zeintzuk dira era ekologikoan ekoiztearen abantailak?
EKOLOGIKOA ALA EZ?
Ekoizpen–fasean, desberdintasun handiak egon daitezke produktu baten ekoizpenean. Alegia, sagar bat modu naturalean ekoitz daiteke, edo hainbat produktu erabil daitezke sagarren tamaina, kolorea, produkzio–abiadura eta bestelako zenbait ezaugarri hobeto kontrolatzeko.
4. JARDUERA
Lehenik eta behin, adierazi lan-koadernoko argazkietatik zein diren ekoizpen-prozesu ekologikoak eta zein ez, eta arrazoitu erantzuna.
Ariketa egin eta gero, erantzunak denon artean zuzenduko ditugu.