GURE DIETAK
Bosgarren unitate honetan, dietei buruz hitz egingo dugu.
1. JARDUERA
– Zuen ustez, zer da dieta bat?
– Zuek dietarik egiten al duzue?
– Beganoa, begetarianoa, glutenik gabeko dieta… ezagutzen al dituzue?
2. JARDUERA
Gaian murgildu aurretik, aurreiritziak aztertuko ditugu.
– Gizartean, eztabaida ugari izan ohi da dieten inguruan. Aurreiritzien abiapuntuak, orokorrean, elementu kulturalak dira: gorputzak, tradizioak, bizimoduak…
– Zuen ustez, nork egin beharko luke dieta bat? Zergatik?