GOMENDIOAK
7. JARDUERA
Unitatean, hainbat gai landu ditugu. Orain, dieta osasungarria eta jasangarria jarraitzeko gomendioak sortu behar dituzue zuek.
Horretarako, 4 talde egingo dituzue, eta talde bakoitzak alderdi hauetako baten inguruko gomendioak sortu beharko dituzue:
– Erosketak egiteko.
– Kozinatzeko.
– Jateko.
– Eguneroko ekintzak egiteko.
Guztira, 10 gomendio egin behar dituzue. Lortuko al duzue?
Talde guztiek amaitutakoan, irakurri gomendioak denon artean.