ELIKAGAIAK SAILKATZEN
4. JARDUERA
– Zer elikagai-talde ezagutzen dituzue?
Erantzunak arbelean idatzi. Erantzun guztiak jasotakoan, lan-koadernoko jarduerari ekingo diozue.
PLANETAKO DIETAREN PLATERAREN EHUNEKOAK
Aurreko jarduerako taulan ageri diren elikagai-taldeak dira planetako dieta jarraitzeko aproposenak. Baina, zuen ustez, zer ehunekotan banatu behar dira platerean?
5. JARDUERA
Gai hau lantzeko, lan-koadernoko jarduera egingo duzue. Gero, erantzunak partekatuko dituzue zuzenketak egiteko.
PLATERA DISEINATZEN
Dieta egokia jarraitzeko, ezinbestekoa da platerak modu egokian prestatzea, baita elikagai bakoitza era aproposenean kozinatzea ere.
6. JARDUERA
Aurreko jarduerez baliatuta, plater bat proposatu beharko duzue. Horretarako, lan-koadernoko platera beteko duzue, gainean marraztuz eta Interneten bitartez lortutako argazkiak erabiliz.