SUKALDARIEN ERREZETAK
8. JARDUERA
Hainbat kasutan, gure aitona-amonen edo gurasoen garaiko dieta eta kozinatzeko moduak oso osasungarriak eta jasangarriak ziren; garai horietan ez zuten janari ultraprozesaturik jaten, tokian tokiko eta garaiko barazkiak edo frutak kontsumitzen zituzten…
Ariketa honetarako, nahi duzuen pertsonarekin hitz egin beharko duzue (aitona, amona, gurasoa, bizilaguna, izeba, osaba, auzoko sukaldari bat…). Hartara, errezeta bat lortu, eta lan–koadernoko taula bete beharko duzue.
Taulak betetakoan, errezeta guztiak liburuxka batean jaso ditzakezue, denontzat erabilgarria izateko.
Animatzen al zarete ondoko lagunaren errezeta etxean egitera? Aurrera!