IRAUNGITZE DATAK ETA KONTSUMO DATA LEHENETSIAK

Elikagaiek iraungitze-data idatzia izan ohi dute. Data hori identifikatzea eta ulertzea garrantzitsua da, elikagaien xahutzea murrizteko eta elikagaia dataren barruan jateko. Hortaz, informazio hori arretaz irakurri behar dugu.  

Hurrengo bideoa ikustean, hobeto ulertuko duzue: 

6. JARDUERA

 

Etxetik ekarritako produktuekin arituko zarete hurrengo jardueran.

– Ekarritako produktuak iraungitze-datarik ba al du? Eta kontsumo-data lehenetsirik?  

– Zein da bi data horien arteko aldea? 

– Produktuaren ontziko zein lekutan ageri da?

Amaitzeko, data guztiak ordenatuta jarriko dituzue. 

– Zein elikagai jan beharko zenukete lehenago? Eta geroago?