Elikagaiak XAHUTZEA
Ikastaroaren amaierara iristen ari gara! Baina, amaitu baino lehen, azken gaia falta zaigu. Prest zaudete?
Oraingoan, elikagaiak alferrik ez galtzen ikasiko dugu. Horretarako, hurrengo jarduerez baliatuko gara.
Gainera, unitatearen amaieran, egin beharreko antzerkiaren azken xehetasunak prestatuko dituzue, eta jendaurrean erakustaldia egingo duzue!
Bukatzeko gogotsu?
ELIKAGAIEN XAHUTZEAN MURGILDUZ
- Elikagai bat aukeratu beharko bazenute, zein izango litzateke? Zergatik? Hausnartu denon artean honi buruz!
- Zer gertatzen da itxura txarrena duten elikagaiak aukeratzen ez baditugu?