EBALUAZIOA
Egindako lana ebaluatzeko momentua iritsi da:
ZER EGIN DUGU?
NOLA EGIN DUGU?
ZER DUGU HOBETZEKO?
Lan-koadernoko taulan adieraziko duzue proiektuan landutako jardueretan nola aritu zareten.
Taula bakarka bete ondoren, talde txikitan partekatuko dituzue hausnarketak, eta hobekuntza-proposamenak egingo dizkiozue elkarri.
Azkenik, talde handian, unitatean ikasi duzuenaren inguruan hitz egingo duzue, izan dituzuen zailtasunak aipatu, eta horiek hobetzeko proposamenak egingo dituzue, irakaslearen laguntzarekin.