ATREZZOA

Dagoeneko gidoia amaitzear duzue. Gidoia oso garrantzitsua da antzezlan baterako, baina ba al dago garrantzizko beste elementurik? Elementu fisikoak, agian? Hori da!  

Orain, jantziak (edo mozorroak) eta eszenatokia prestatuko dituzue: atrezzoa. Horretarako, alde batetik, etxetik ekarri beharreko elementuak zerrendatuko dituzue. Bestetik, eskulanen bat egin behar baduzue, aprobetxatu momentu hau.  

Horrez gain, pentsa ezazue aurpegia margotu behar duzuen, orrazkerarik egin behar duzuen edo musika, argia edo bestelako elementurik beharko duzuen. 

Aske sentitu sormena lantzeko eta aukeratzeko!