EKOIZPEN EKOLOGIKOAN MURGILTZEN

Orain, lehenik, bideo bat ikusi eta bikoteka galdera batzuk erantzungo dituzue. Egon adi!

3. JARDUERA

– Zer ulertu duzue nekazaritza/abeltzaintza ekologikoaz? 

– Nola sentitzen dira nekazariak eta abeltzainak hartutako erabakiarekin? 

– Zeintzuk dira era ekologikoan ekoiztearen abantailak?

liburua

EKOLOGIKOA ALA EZ?

Ekoizpenfasean, desberdintasun handiak egon daitezke produktu baten ekoizpenean. Alegia, sagar bat modu naturalean ekoitz daiteke, edo hainbat produktu erabil daitezke sagarren tamaina, kolorea, produkzioabiadura eta bestelako zenbait ezaugarri hobeto kontrolatzeko. 

4. JARDUERA

Lehenik eta behin, adierazi lan-koadernoko argazkietatik zein diren ekoizpen-prozesu ekologikoak eta zein ez, eta arrazoitu erantzuna. 

Ariketa egin eta gero, erantzunak denon artean zuzenduko ditugu. 

liburua

Amaitu baino lehen:

– Zein aukeratuko zenuke, elikagai ekologiko bat edo ez-ekologiko bat? 

– Zein uste duzu dela hobea gure osasunarentzat? Eta planetarentzat?