faseak ezagutzen
Zer moduz aritu zarete lehenengo unitatearekin? Erraza izan da ala zaila?
Tira, hasi gaitezen bigarrenarekin. Honetan, elikagaiek jasaten dituzten faseak ikasiko ditugu: ekoizten diren momentutik mahaira iristen diren arte.
Honen harira, eta antzezlanari begira, galdera azkar bat: zein dira antzezlan baten faseak?
Baina, unitatearekin hasi aurretik, hona hemen berotzeko galdera batzuk:
1. JARDUERA
AURREIRITZIAK
2. JARDUERA
Materialarekin hasi aurretik, hautatu hurrengo bi aukeretatik bat:
- Tokiko tomatea, Eusko Label etiketa duena. Etxe azpiko dendan saltzen da, kiloa 4 €-an.
- Brasilen ekoitzitako tomate gorri-gorri perfektu bat, inongo etiketarik gabea. Auzoko supermerkatuan saltzen da, kiloa 1,89 €-an.
Zein aukeratu duzue? Zergatik?
Unitatearen amaieran, iritzi bera izango duzue edo aldatu egingo da? Ikusiko dugu!