ebaluazioa
Egindako lana ebaluatzeko unea iritsi da:
ZER EGIN DUGU?
NOLA EGIN DUGU?
ZER DUGU HOBETZEKO?
Lan-koadernoko taulan adieraziko duzue nola aritu zareten proiektuan landutako jardueretan.
Taula bakarka bete ondoren, talde txikitan partekatuko dituzue hausnarketak, eta hobekuntza-proposamenak egingo dizkiozue elkarri.
Azkenik, talde handian eta irakaslearen laguntzarekin, unitatean zehar ikasi duzuenari buruz hitz egingo duzue, izan dituzuen zailtasunak aipatuko dituzue, eta horiek hobetzeko proposamenak egingo dituzue.