FRUTA MAZEDONIA

8. JARDUERA

– Zein da zuen frutarik gustukoena? Sagarra? Banana? Udarea?  

– Badakizue fruta hori zer urtarotan sortzen den? 

Behar bezala erantzuteko, urtaroen araberako taldetan egingo duzue lan. Horrela, talde bakoitzak fruta bat izango du, eta guztion artean mazedonia bat sortuko duzue! 

Hori egiteko, Interneten bilatuko duzue informazioa. Fruta horien argazkiak lortu, inprimatu, eta lan-koadernoan itsatsiko dituzue. Ondoren, ikaskideei erakutsiko diezue sortu duzuen mazedonia. 

liburua