LANDA ETA EREITE GARAIAK
Zuen ustez zer da landatzea? Eta ereitea?
Ikas dezagun kontzeptu hauei buruz, ondoren aurkituko duzuen bideoaz baliatuz, bizi baratzea webgunea erabiliz!
5. JARDUERA
Jarraitu baino lehen, galdera batzuei erantzun behar diezue:
Zergatik landatu behar dira produktuak garai zehatzetan?
Ba al zenekien sistema hori jarraitu behar zenik?
Identifika ditzagun hilabete bakoitzean landatu edo erein beharreko elikagaiak!
SASOIKO ELIKAGAIAK
Dagoeneko landatze- eta ereite-garaiak ikusi ditugu, baita sasoiko elikagaiak jatearen garrantzia ere.
6. JARDUERA
Orain, norbera jaiotako hilabetearen arabera ekingo diogu lanari. Horretarako, hilabeteen araberako taldeak sortuko dituzue, eta, Interneten egindako bilaketa seguruen bidez, beharrezko informazioa bilatuko duzue, hilabete horretan ekoizten diren elikagaiak zein diren ikasteko.
Amaitzean, denon artean lortutako informazioa partekatuko duzue.
Euskal Autonomia Erkidegoko klima aniztasuna dela eta, zer desberdintasun daude lurralde historiko bakoitzeko ekoizpenean?