lURZORUAREN HIGADURA
Lurraren erabilera txarrak, gehiegizko abeltzaintza jarduerak eta nekazaritzak, lurraren morfologiak edota baldintza klimatikoek, lurzoruaren higaduran eragin dezakete. Baina zer ondorio ditu honek guztiak? Positiboa ala negatiboa al da?
Badakizue lurzoruaren higadura handitzeak, lurraren produkziorako ahalmena murriztu dezakeela? Bai, hala da. Hori ez ezik, bertako animalien eta mikroorganismoen habitat naturalak ere suntsi ditzake eta ekosistemen orekan eragin dezake.