EZetz asmatu…
Ea asmatzen duzuen galdera honen erantzuna: Zein da landareek hazteko eta animaliek eta gizakiok bizirauteko egunero behar dugun elementua?
Ongi erantzun duzue! Ura da beharrezko osagai hori.
Horren harira, ikerketa batzuek diotenez, elikagai kutsagarrienek karbono dioxido asko isurtzeaz gain, ekoizteko ere ur asko behar izaten dute. Horregatik, animatzen al zarete ikertzera aukeratutako 7 elikagai horiek zenbat ur behar duten? Ireki lan-koadernoak!
5. JARDUERA
Ariketa egin ondoren, zer ondorio ateratzen dituzue?
BIODIBERTSITATEA
Biodibertsitatea edo bioaniztasuna gure planetako izaki bizidun guztiek osatzen dute: landareek, animaliek, onddoek eta mikroorganismoek. Biodibertsitatea garrantzitsua eta funtsezkoa da ekosistema osasuntsua eta produktiboa izan dadin.
Elikaduraren gaiarekin lotuta, biodibertsitatea zaintzea ere ezinbestekoa da elikagaien sorrera egoki bat lortzeko. Hala ere, hainbat faktorek bioaniztasuna arriskuan jartzen dute, eta haietako asko gizakiok eragiten ditugu, esate baterako, elikagaiak ekoizteko orduan.
6. JARDUERA
Zuen ustez, zein dira faktore horiek? Ireki lan-koadrenoak, eta bete ezazue jarduera!
Ikusitako zerbaitek kezkatzen al zaituzte?