ingurumEN-INPAKTUAK

Elikaduraz proiektuaren helburu nagusia da antzezlan bat sortzea da. Hala ere, horrekin hasi aurretik, informazioa eskuratzea ezinbestekoa da. Horretarako, unitate guztietan egindako jardueren bitartez, obra hori sortzeko baliabideak eskuratuko dituzue.  

Lehengo unitate honi dagokionez, edukiaren aldetik, hasierako datuak jaso, antzezlanerako gaia aukeratu, eta rolak banatuko dituzue.  

Hasteko, informazioa bilatu beharko duzue ondoren aurkituko dituzuen galderak erantzuteko. Horretarako, jarri 3-4 pertsonako taldetan, eta baliatu zaitezte Internetez.

Gogoratu: beti webgune fidagarriak eta seguruak kontsultatu behar dira. 

3. JARDUERA

liburua

– Zer da berotegi-efektua? Zerk eragiten du?

– Zertarako da beharrezkoa?

– Zer arazo dago gaur egun berotegi-efektuarekin?

– Zer deritzozue gas-emisioei buruz?

Ariketa hau egiteko, Interneteko bi bilatzaileen laguntza izango duzue:

IKASGUNE 

ZIENTZIA.EUS 

Egin itzazue kontsultak eta ekin jarduerari koadernoaren irudian klik eginez!

Erreala al da aurkitutako informazioa? Webgune fidagarrietatik eskuratu duzue?

Ondoren, elkartu taldeka, eta partekatu aurkitutako informazioa.

Amaitzeko, bideo bat ikusiko dugu berotegi-efektua guztiz ulertu ahal izateko. Prest zaudete? Egin klik bideoan eta ikus ezazue arreta handiz! 

ANIMALIA HAUSNARKARIAK

 

Abeltzaintzako eta nekazaritzako praktiketatik jariatzen diren hainbat gas ikusi ditugu. Baina bazenekiten animaliek ere gasak isurtzen dituztela?  

Askotariko animalia-motak daude. Oraingo honetan, bakar batean zentratu, eta hausnarkariei buruz arituko gara. Ezagutzen dituzue? Animalia horiei buruz ikasteko, lehenik eta behin bideo bat ikusiko dugu! 

Ulertu duzue? Anima zaitezte, bada, lan-koadernoan dituzuen ariketak egitera!

4. JARDUERA

Orain, egin lan-koadernoko ariketa. Ba al dago loturarik hausnarkarien eta gasen isurketaren artean? Apunta itzazue erantzunak zuen lan-koadernoetan. Horretarako, egin klik irudian!  

liburua