HASIERA-FASEA.

INGURUMEN-INPAKTUAK

 Lehenengo zati honetan ezagutuko dugu zer-nolako inpaktua duen ingurumenean elikagaiak ekoizteak

Horrez gain, gogora ekarri nahi dizuegu proiektu honen amaieran antzezlan bat sortu beharko duzuela. Badakizue zer den antzezlan bat? Ikusi al duzue antzezlanik noizbait? Eta parte hartu al duzue inoiz antzezlanen batean?

Hortxe duzue lehenengo ariketa: egin klik liburuaren irudian, eta lan-koadernoa zabalduko zaizue. Ondoren, hasi zaitezte erantzunak idazten! 

1. JARDUERA

Antzezlana sortzen hasi aurretik, hainbat galdera erantzun beharko dituzue.

Egin klik irudietan, jarduera egiteko!

liburua

– Badakizue zer den antzezlan bat? 

– Ikusi al duzue halakorik noizbait?

– Parte hartu duzue inoiz antzezlanen batean? 

 

Ondo moldatu zarete jarduerarekin? Ez kezkatu antzerkigintzari buruz gutxi baldin badakizue, horri buruz ere ikasteko aukera izango baitugu unitate hauetan.

Dena den, beste galdera-sorta bat prest dugu elikagaien ekoizpenaren gaiari berriro heltzeko eta lehenengo unitate honen muinera joateko. Klik egin lan-koadernoan eta ekin bigarren ariketari!

2. JARDUERA

liburua

– Badakizue non eta nola ekoizten diren jaten dituzuen elikagaiak?  

– Zein jatorritakoak dira kontsumitzen dituzuen elikagaiak? 

 

Nola baloratzen dituzue zuen aurrezagutzak? Asko dakizue edo gehiago ikasi behar duzue?

Lasai egon. Gutxinaka joango gara!