Oraingoz behintzat, ezin dugu pantailen bitartez jan. Baina badugu janariari buruz ikasteko aukera, ezta? Izan ere, zenbat aldiz bilatu dituzue errezetak Interneten, gurasoekin edota aitona-amonekin egiteko? Ba al dago kozinatzen jakin nahi duzuen platerik? Material hauen bitartez, hori eta askoz gehiago landuko dugu.
Gainera, ikasitakoa praktikan jartzeko, antzezlan bat sortuko duzue amaieran! Ezagutzen duzue antzerkigilerik edo sormen-lanetan jarduten duen pertsonarik?
Material hauetan murgiltzen hasi aurretik, hainbat galdera egin nahi dizkizuegu:
- Elikagai bat gure platerera iristen den arte, zer prozesu jasaten duela uste duzue?
- Elikagai guztiak berdinak al dira?
Beharbada, orain ez duzue erantzuten jakingo; baina, lasai, Elikaduraz proiektuaren amaieran, horretarako eta gehiagorako gai izango zarete!
Prest zaudete bidaiarekin hasteko?
Hezkuntza sailak diru lagundutako materiala
Ikasmaterialak Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentziapean daude.